Hizkuntzak
"Hamaika entzuteko!" IX. Irrati-piezen lehiaketarako izen ematea ireki da
Abian da IX. lehiaketa eta azaroaren 22a izango da lanak aurkezteko azken eguna.
Donostia Kultura Irratiak Hamaika entzuteko! irrati-piezen lehiaketaren bederatzigarren edizioa antolatu du. Lehiaketa honek irrati-pieza labur eta originalen ekoizpena eta hedapena bultzatzea du helburu.
Parte-hartzaileek gehienez bost minutuko piezak aurkeztu ahal izango dituzte, gaztelaniaz edo euskaraz. Gaia guztiz askea da eta edozein motatako pieza izan daiteke: irrati-fikzioa, irrati-kazetaritza, erreportajea, dibulgazioa... Aurkeztutako lanaren originaltasuna, sormena eta interesa izango ditu kontuan epaimahaiak. Donostia Kultura Irratiak parte hartzaileen zerbitzura jarriko ditu bere estudioak eta baliabideak eta aurkezteko irrati-pieza bertan grabatzeko eta editatzeko aukera eskaintzen du, nahi izanez gero. Bi sari daude jokoan:
- Irrati-pieza onenaren saria: 800 euro.
- Euskarazko irrati-pieza onenaren saria: 600 euro.
[email protected] helbidean lanak aurkezteko epea irekita dago eta azaroaren 22a da azken eguna.