Web mapa
Hizkuntzak
Antzerkia Antzerkia

Iragandako ekitaldia

Victoria Eugenia Antzokia

24 € / 18 € / 10 €

Hizkuntza: gaztelania

 Volver antzezlaneko aktoreak © Javier Naval

1952. Nazioartean ezaguna den Luis Mariano abeslari euskalduna Espainian dago Violetas imperiales lana grabatzen. El sueño de Andalucía lanak izandako arrakasta itzelaren ondotik, Carmen Sevillarekin batera, musika-film bati ekin diote berriro. Bien artean laguntasun samurra dago, eta biek badakite hori ezin dela maitasun bilakatu, abeslariak dituen lehentasun sexual agerikoak direla eta. Baina Luis bere irudia "heterosexualtzeko", zurrumurruekin amaitu eta aktoresari berarekin ezkontzeko eskatzeko prest dago. "Egiazko gizon" bilakatuko da.

Carmenek ez du ulertzen Luisek bere bizitza "normalizatzeko" duen bat-bateko herstura. Izan ere, tenoreak arrazoi pisuzkoa gordetzen du: bere gurasoek, Gerra Zibilaren hastapenean erbesteratutako errepublikanoak, Espainiara itzuli nahi dute. Eta berak Francori hori ahalbidetu dezala eskatu nahi dio, beren pasaporteak berrituz. Eta hori lortzeko bere izate egiazkoari muzin egin behar badio, prest dago. Aktoreak uko egingo dio hitzarmenezko ezkontza batean parte hartzeari, baina bere helburuak lortzen lagunduko diola zin egin dio. Uztailaren 18an Francok bere festa tradizionala egingo du La Granjan. Ez al da une egokia Luisek bere helburua erdiesteko?

Antzezleak: Christian Escuredo, Dídac Flores, Carmen Raigón, Marta Valverde, Chema Noci. Egilea, zuzendaria: Juan Carlos Rubio. Musika zuzendaria eta konpositorea: Julio Awad. Koreografoa: Rubén Olmo. Zuzendari laguntzailea: Isabel Romero de León (COART+E). Eszenografia: Leticia Gañán, Curt Allen Wilmer (Estudio DeDos). Argi diseinua: José Manuel Guerra. Soinu diseinua: Fran Gude. Figuringile: Guadalupe Valero. Argazkiak, diseinu grafikoa: Javier Naval. Ekoizpena: Txalo, Olympia Metropolitana, Pentación, La Alegría Ekoizpen exekutiboa: Txalo, La Alegría Producciones. Banaketa: Txalo Producciones.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...