Web mapa
Hizkuntzak
Antzerkia Antzerkia

Iragandako ekitaldia

Antzoki Zaharra

20 € / 15 €

Hizkuntza: gaztelania

Nada ni nadie antzezlanaren irudia

Paisaia post-apokaliptiko bat. Bi gizon mundu suntsitu bateko bakardadean. Testu korrosiboa, adimentsua, garratza eta erreflexiboa. Distopia horretan, bi pertsonaien arteko jokoak gizadiaren nahiak, pentsamenduak eta zalantzak irudikatzen ditu. Botereari, giza mugatasunari eta ezerezari aurre egiteko geure egiten ditugun hainbat mozorrori buruzko hausnarketa. Eta ezinezkoa dirudien arren, komedia hutsezko pasarteekin harilkatua.

Nada ni nadiek urrun dirudien mundu batera hurbiltzen gaitu. Litekeena da, ordea, hain urrun ez egotea… Matek eta Pitek elkarri aurre egin, elkarrekin jolastu, oroitu, otoitz egiten dute… Geratzen diren bakarrak dira biak. Lurraren eta zeruaren, haiek hartzen dituen erbestearen, eta tormentatzen dituen hodei arriskutsuaren artean... Zer geratzen da? Nor geratzen da?

Nada ni nadie María de Melo Producciones-en eta Consorcio Teatro López de Ayala-ren koprodukzio bat da, Badajozeko Nazioarteko Antzerki Jaialdirako.

Testua: Jesús Lozano. Zuzendaria: Jesús Peña (Teatro Corsario). Aktoreak: Jesús Lozano, José Antonio Lucia. Argiztapenaren diseinua: Luis Perdiguero. Argiztapena: Juan José Hernández Trigueros. Soinu espazioa: Álvaro Rodríguez Barroso. Espazio eszenografikoaren diseinua: Inma Cedeño. Jantziak: María de Melo Collection. Eszenografia: Talleres El Molino. Bideoa: Visto y no Visto Producciones. Argiztapena eta soinua: Nuria Prieto. Argazkiak: José Bayón, Francisco Collado. Banaketa: Inma Cedeño, Arrasa Producción & Distribución. Ekoizpena: María de Melo Producciones, Consorcio Teatro López de Ayala.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...