Web mapa
Hizkuntzak
Musika Musika

Iragandako ekitaldia

Victoria Eugenia Club

20 €

Uri Caine Trio © Bill Douthart

Uri Caine piano jotzailea eta konpositorea azken hamarkadako teklista moldaerrazenetako bat da. Oso gazterik hasi zen jotzen artista handienekin, hala nola Philly Joe Jones eta Joe Hemdersonekin, prestakuntza klasikoa zein jazzekoa jaso ondoren. Orobat, Don Byron, Dave Douglas, John Zorn, Terry Gibs, Arto Lindsay eta besteren taldeetan jardun izan du, eta konposizio klasiko zenbaiti egin dizkien moldaketek –besteak beste, Mahler eta Beethovenen lanei egindakoek– oso harrera ona izan dute.

Diziplina eta eragin askotarikoen sorta dakar bere musikan, hala nola rythm and blues, gospel eta jazzarenak, denak ere musika mota berria sortzeko konbinatuz: pop musikaren eragina duten soinu eta formak, soinu abangoardiakoekin batera.

Uri Caine (pianoa, teklatuak), Mark Helias (baxua), Ben Perowsky (bateria).

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...