Hizkuntzak
Txalaparta Kukai Dantza + Jesús Rubio Gamo
Iragandako ekitaldia
24 € / 20 € / 15 € (aurresalmenta: 22 € / 18 € / 14 €)
60 minutu
Txalaparta Kukai Dantzaren eta Jesus Rubio Gamoren arteko topaketaren ondorioz sortzen den sorkuntza berria da. Ez du mugarik, askatasun-eremua da. Zazpi interprete errotiko dantzaren eta haiekiko ikuspegi garaikide baten arteko topaketak proposatzen duen espazio emozionalean murgiltzen dira. Lurretik sortzen den, orainean durundi egiten duen eta ahots eran euri-jasan erortzen den erritmoa, memoriaren eta geroaren eraikuntzaren artean eraikitako gorputzen gainean.
Txalaparta jotzen duten horiek emandako kolpeek sortzen dute haren soinua, baina jotzeari utzi eta gero, inor ere ez da gertatutako soinuaren jabe: ezin da heldu, haren izaerak desafio egiten dio finkotasunaren ideiari, lantzen duen horren arima eraldatzen duen askapen bihurtzen da kolpea. Nor bere gorputza sakonago entzun eta hautematen da: hegaldi bihurtzen. Ekintzaren potentziak ugaritu egiten dira, eta agerian uzten dute gu geu garen materia-nahaspila askotariko hori.
Proiektuaren zuzendaritza: Jon Maya Sein. Koreografia: Jesús Rubio Gamo. Zuzendaritza artistikoa: Jesús Rubio Gamo, Jon Maya Sein. Dantzariak: Alain Maya, Arantza Iglesias, Ibon Huarte, Izar Aizpuru, Izaro Urrestarazu, Nerea Vesga, Urko Mitxelena. Musika konposizioa: Aitor Etxebarria. Argi Diseinua: David Bernués. Jantzien diseinua: Leire Santillán. Produkzioa eta biraren koordinazioa: Doltza Oar-Arteta. Produkzioa eta administrazioa: Elena García. Txalaparta aholkularia: Aitor Beltran. Ahots teknikan aholkularia: Imanol Elizasu. Lantalde teknikoa: Acrónica Producciones. Koprodukzioa: Errenteriako Udala, Malandain Ballet Biarritz, Victoria Eugenia Antzokia. Erakunde laguntzaileak: Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia, Etxepare Euskal Institutua, INAEM, Laboral Kutxa.