Web mapa
Hizkuntzak
Musika Musika AB100

2026 urriak 18 • 13:00

Antzoki Zaharra

38 €

Ye Vagabonds

Song Circle Anaïs Mitchel, Ben Howard, Kevin Morby eta Ye Vagabonds bakarlari eta taldeen kontzertu partekatua da.

Aaron eta Bryce Dessnerren 50. urtemuga ospatzeko asmoz, urriaren 17an eta 18an musikari, lankidetzari eta truke artistikoari eskainitako AB100 topaketetako bigarren egunari ekiteko, musika garaikidearen sorkuntzari eskainitako arratsalde intimista izango da. Lau emanaldi bereiziren ordez, partekatutako esperientzia gisa antolatu da kontzertua, musikarien arteko lankidetza eta elkarrizketa bultzatzeko; hartara, adiskidetasunak eta elkarren arteko miresmenak batzen dituzten artisten artean une berezi eta ustekabekoak sortuko dira.

AB100 hainbat hamarkadatan elkarlanaren bidez handituz joan den sormen-komunitate baten ospakizuna da. Asteburu osoan zehar, musikariak, idazleak eta artistak bilduko ditu, Europako kultur-gunerik inspiratzaileenetako batean egingo diren emanaldi paregabeetan. Datorren urrirako diseinatutako mugaz gaindiko proiektu horretan esku hartu duten erakundeak dira Kursaal Eszena, Donostia Kultura eta Atabal.

Antolatzailea

AB100

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...