Hizkuntzak
Soneto bat irakurtzeko 20 modu Harkaitz Cano, Maite Larburu, Beñat Barandiaran
Literatura
Poesialdia
Oharra
Gonbidapenak martxoaren17ko goizeko 11:30etik aurrera eskuragai webgune honetan eta Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharreko leihatiletan.
Hamalaukoa edo sonetoa XIII. mendean sortu zen eta hamaika jarraitzaile izan ditu geroztik. Soneto hitzaren jatorrian probentzaleko hitz bat dago: sonet (kantu ttipia). Honenbestez, Harkaitz Canoren "Pozaren erdia" soneto-bilduma oinarri hartuta, hitz, hots, soinu, doinu eta kantuen arteko zirrikituetan barna jolasean arituko dira bi musikariak eta idazlea, molde klasikoetatik musika urbanora arteko txangoa eginez.