Web mapa
Hizkuntzak
Haurrak Haurrak Haur antzerkia

2026 irailak 11 • 17:00

Larrotxene aurreko plaza

Hizkuntza: euskara

Sardina freskue kale antzerkiaren irudi bat

Eidabe taldearen haurrentzako kale emanaldia Intxaurrondo Zaharreko jaietan.

Parranda, jolasa eta dantza batzen dituen ikuskizun parte-hartzailea da Sardina freskue. Ikuskizunaren gidariak sardinzaleak dira, baina protagonistak herri bakoitzeko haur eta gazteak izango dira.

Euskal kantak eta munduko doinu anitz lagun, haur eta gazteak protagonista dituen sardina koloretsu baten bila abiatuko dira. Mugimendua, musika eta irudimena bidelagun, festa, elkarbizitza eta aniztasuna ospatzen dituen bidaia alaia izango da, eskolan zein enparantzan, kaleak eta plazak argiztatu eta alaituz. Sardina bakoitzak irribarre eta koloreak ekartzen ditu, eta denok elkarrekin parte hartzen dugun une bakoitza jaia bihurtzen da.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...