Hizkuntzak
Romeo eta Julieta Badia Eskola
Badia Eskolaren Romeo eta Julieta ikuskizuna XXXVII. Gazteen Antzerki Topaketaren barruan taularatuko da.
Denbora luzez izan dira San Pedro eta San Juan aurkakoak. Baina bi gazteen maitasunak gorroto hori pikutara bidaliko du. Bata bestearen odolean busti ondoren dena trajedian amaituko da. Lagundu gaitzazue amodiozko istorio zirraragarri honen ibilbidean. Sekretuak! Maitasuna! Borrokak! Ausardia nahikoa izango al duzue kontakizunaren amaierara iristeko?
Egilea: Ander Lacalle. Zuzendaritza: Ander Lacalle. Antzezleak: Irati Martínez de Arenaza Belaustegui, Libe Arbillaga Sanz, Arhane Inda Etxeberria, Ane Elizburu Vidal, Nayibe Rendo Thompson, Lur Viana Ortega, Haizea Saneiro Bravo, Katixa Agote Lujambio, Haizea Maritxalar Mitxelena, Garazi Juanatey Pikasarray, Larraine Lonbide Urkiola, Maialen Agrelo Carrillo, Iraide Lazkano Vazquez.
Antolatzailea
Laguntzailea
