Hizkuntzak
Lo peor que le puede pasar a un niño Jaime Liñera + Ekoma teatro
Jaime Liñera eta Ekoma teatroren antzezlan honek gizon batek izan behar duenaren ideia nola eratzen eta hausten den du ardatz, ikuspegi pertsonaletik abiatuta, kolektibo bihurtzen dena.
40 bat urteko gizonezko batek eta bere alter egoak, Barbiek, bizitza-nekropsia egingo dute. Horrela, alez ale gizonak jakinaraziko digu nolakoa izan zen umetan, nola bizi izan zituen nerabezaroa eta heldu-aroa, zer nolako eragina jaso zuen irakasle, aita, aitona, lagun eta bere bizitzan izan diren gainerako gizonezkoengandik. Poliki-poliki bere maskulinitatea nola eratu den erakutsiko digu. Horixe da antzezlanaren abiapuntua, maskulinitatea deseraikitzeko bidea, zer den maskulinoa eta zer ez, nola eratu zen gure haurtzaroan odolez eta suz iltzatu ziguten maskulinitatearen kontzeptua, eta zer nolako bilakaera izan duen… zer da maskulinoa izatea?
Honela laburbiltzen du konpainiak antzezlana: "Antzezlan ausarta, gogoeta eginaraziko diguna eta behar-beharrezkoa, ikusleok zuzenean gonbidatuko gaituelako gure barruan begiratu eta ordura arte ziurtzat jo dugun hori berrikustera".
Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...
-
La loca historia del siglo de Oro La escalera de tijera + Z teatro
Aurresalmenta
azaroak 14
Antzerkia
