Web mapa
Hizkuntzak
Antzerkia Antzerkia Zirkua Aurresalmenta

2027 martxoak 7 • 19:00

Gazteszena (Egia)

10 €

Hizkuntza: gaztelania
40 minutu

Refugi ikuskizuneko une bat

2021eko Zirkuko Sari Nazionala duen Manolo Alcántara konpainiaren azken sorkuntza oreketan oinarritutako ikuskizuna da: batetik, kabletik ez erortzeko aukera ematen dizun fisikoa; bestetik, beldurrak eta ilusioak bateragarri egiteko aukera ematen dizun emozionala. Refugi bihotzean hasten den bidea da, sabeletik pasatzen da, intuizioak paper erabakigarria betetzen du eta eszenatokian pausatzen da publikoak ibilbide horri jarraipena eman diezaion.

Refugi adinak dakarren higadura fisiko eta energetikoaren aurkako borroka ere bada, gogoz kontra bere muga guztiak onartzen dituen pertsonaia baten samurtasun eta zaurgarritasunaren bidez gaindituta. Emozionalki biluzten den pertsonaia baten ahuleziak, segurtasunik ezak, sinpletasuna eta zintzotasuna azaleratzen dira.

Ideia, sorkuntza, zuzendaritza, interpretazioa: Manolo Alcántara. Mugimendu laguntzailea: Jon López, Martxel Rodríguez  (Led Silhouette). Diseinu eszenografikoa: Manolo Alcántara. Eszenografia eraikuntza: David Anglès, Manolo Alcántara. Diseinu eta jantziak: Rosa Solé. Musika sorkuntza: Laia Rius. Interpretazio laguntzailea: Clara Manyós. Soinu diseinua: Pepino Pascual / Ivan Tomasevic. Diseinu teknikoa eta teknikaria: Ivan Tomasevic. Kudeaketa eta ekoizpena: Clàudia Saez. Komunikazioa: Eva Romero, Clàudia Saez. Argazkigintza, bideoa: Laura Carrau. Ekoizpena: Cia. Manolo Alcántara. Ekoizpen laguntzailea: Ajuntament de Tarragona_Cultura. Ekoizpen exekutiboa: Clàudia Saez (La Destilleria). Laguntzailea: ICEC Generalitat de Catalunya. Kolaboratzailea: El Convent de les Arts d’Alcover. Eskerrak: Lesakako Udala, Led Silhouette, Teatre L’Artesà d’El Prat, KandengueArts,. A+ Soluciones, Histrión Teatro, Ute Classen, Xavi Erra, Raquel Garcia. Banaketa estatuan: Portal 71. Banaketa nazioartean eta Katalunian: AlaPista!

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...