Web mapa
Hizkuntzak
Musika Musika Gure Ahotsak 2024

Iragandako ekitaldia

Victoria Eugenia Antzokia

18 €

Hizkuntza: euskara

Neomak Agortuta

Eneritz Aulestia Mutilozabal, Alaitz Escudero Unanue, Garazi Otaegui Lasarte, Amets Ormaetxea Ezpeleta (ahotsa, panderoak), Leire Etxezarreta Learreta, Irati Gutierrez Arteche, Maria Lasa Hilario (ahotsa, trikitixa, panderoak)

Neomak taldeak antzokietako bira txiki bat egingo du udaberrian. Euskal Herriko antzoki esanguratsu batzuetara ohikoa duten ikuskizuna eramango dute, Euskal trikiti doinu tradizionalak berritzaileagoekin nahastuz publikoaren barrenak astindu eta gorputzak dantzan jartzeko asmoz. 2022an lehen lana argitaratu eta Euskal Herri osoan barrena kontzertu andana eskaini ondoren, Hego Korea eta Japoniako bira eta Ura Bere Bidean ekimen garrantzitsua izan dituzte bigarren diskoa izango dena prestatzeko etenaldi bat egin aurreko azken paradak, baina etenaldi honen etenaldi bat izango da honakoa, lurralde ezberdinetako oholtzarik esanguratsuenetan aritzeko egindakoa.

Informazio gehiago: 2024ko "Gure ahotsak" (albistea).

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...