Hizkuntzak
Musikagela Weekend XVI Zålomon Grass + Thee Eliam + La Sombra del Flaco + Krifis
Musikagela Weekend neguko jaian hiriko talde berriek euren burua ezagutzera ematen edo urtean zehar grabatutako lanak aurkezten dituzten jaialdia da. Aurten Zålomon Grass, Thee Eliam, La Sombra del Flaco eta Krifis taldeek joko dute.
Donostia Kulturak 2004an sortutako zerbitzua da Musikagela, tokiko jarduera musikala bultzatu eta dinamizatzeko asmoz. Gaur egun, entsegu-gelak, kontzertuak, ikastaroak eta musika panoramako artista ezagunekin topaketak eskaintzen ditu eta astero 50 talde eta bakarlari inguruk entseatzen du Intxaurrondo eta Egia kultur etxeetako entsegu aretoetan.
Rock progresiboa, bluesa eta psikodelia uztartzen dituen power hirukotea 2020an sortu zen Vigon (Galizia). 2026an taldearen hirugarren lan luzea (izenbururik gabe oraindik) argitaratuko dute, eta jada lanean ari dira hainbat grabazio-estudiotan, gorantza doan rock vintagearen eszenan izaten ari diren ospe gero eta handiagoari esker.
Gabriel Mckenzie (gitarra eta ahotsa), Mauro Comesaña (bateria eta ahotsa), David Rodd (baxua eta ahotsa).
Breathe the dawn aurkeztuko du taldeak. 2023an Donostian sortuak, Thee Eliam garajetik dator, punka eta rock gordina ardatz dituztelarik, baina baita gasolina-usaina eta neoi gastatua darien americana horretatik eta bat-batean agertzen den psikodeliatik ere.
2024an Espainia eta Frantzia zeharkatu zituzten Mudhoney-rekin batera. 2025ean, berriz, Atlantikoa gurutzatu dute Estatu Batuetan biratzeko eta Seattleko Litho Studio mitikoetan grabatzeko.
Elissa Anaut (ahotsa eta perkusioa), Javier Vallejo (bateria), Liam Barksdale (ahotsa, gitarra, pianoa /organoa), Michael Ashby (baxua).
La Sombra del Flaco
Donostiako taldea 2023an azaldu zen Musikagelak Egian dituen entsegu lokaletan. Lehen aldiz igoko dira agertokira abesti propioen errepertorioa aurkezteko, sinpleak baina arima handikoak. Punketik eta jazzetik berdin edaten duen swing azeleratua.
Antxon Mirena (baxua), Igor Beunza (gitarra eta ahotsa), Andoni González (akordeoia), Arantza Molina (biolina), Alaitz Almortza (tronboia).
Anabasis izeneko lehen lana urkeztuko du laukoteak, zazpi abestiz osatutako albuma. 2024an Donostian sortutako metal instrumental taldea da. Haien musikan riff indartsuak, erritmo aldaketa ugari eta dinamika kontraste handiak aurki daitezke, euren estiloari nortasun propioa emanez.
Iñigo Larrunbide (gitarra), Martin Grao (gitarra), Mikel Vergara (baxua) eta Rafa Blanco (bateria).
