Web mapa
Hizkuntzak
Literatura Literatura Literatur solasaldiak

Iragandako ekitaldia

Haur Liburutegi Nagusia

Hizkuntza: euskara
90 minutu

Yolanda Arrieta Malaxetxebarria

Haur eta gazte literaturan murgildu nahi duten helduentzako irakurketa kluba, Yolanda Arrieta Malaxetxebarriaren eskutik.

Hiru saio hauetan, haurrei zuzendutako literaturako “altxorrak” , klasikoak eta berriak ezagutzeko aukera izango dute guraso, irakasle eta interesa izan dezakeen edonork. Hirugarren saio honetan albumak eta nobela grafikoak izango ditugu aztergai eta horretarako Migranteak  liburua izango dugu gida.

Liburu hauek ezagutzeaz gain, literaturaren aitzakiaz, batetik bizitzaz hitz egiteko aukera izango dugu eta bestetik, liburu hauekin landu daitezkeen dinamika ezberdinak ere ezagutuko ditugu. Azken batean, modu praktikoan haurren artean irakurzaletasuna sustatzeko baliabideak eskaini nahi dira helduei.

Lehen bi saioak otsailaren 13an eta martxoaren 13an daude programatuak.

Izen-ematea:
Aldez aurretik hiru saioetarako izena eman behar da  Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidean.

Laguntzailea

Galtzagorri Elkartea

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...