Hizkuntzak
Kontuak norbaiti Haur eta Gazte Literaturaren Irakurketa Kluba

Izen-ematea
Aldez aurretik hiru saioetarako izena eman behar da
Haur eta gazte literaturan murgildu nahi duten helduentzako irakurketa kluba, Yolanda Arrieta Malaxetxebarriaren eskutik.
Hiru saio hauetan, haurrei zuzendutako literaturako “altxorrak” , klasikoak eta berriak ezagutzeko aukera izango dute guraso, irakasle eta interesa izan dezakeen edonork. Lehenengo saio honetan gutunez osatutako lanak izango ditugu ardatz, horien artean Arrieta beraren Gutunak birramamari bereziki.
Liburu hauek ezagutzeaz gain, literaturaren aitzakiaz, batetik bizitzaz hitz egiteko aukera izango dugu eta, bestetik, liburu hauekin landu daitezkeen dinamika ezberdinak ere ezagutuko ditugu. Azken batean, modu praktikoan haurren artean irakurzaletasuna sustatzeko baliabideak eskaini nahi dira helduei.
Gainerako bi saioak:
-
Martxoak 13. Klasikoak gaur: Euskal Herrietako laminen ipuinak
-
Apirilak 10. Irudia irakurtzen: Migranteak. Albumak eta nobela grafikoak.
Laguntzailea