Web mapa
Hizkuntzak
Artea Artea Hitzen performantzea

Iragandako ekitaldia

San Telmo Museoa

Hizkuntza: euskara

Maialen Lujanbio © Asier Gogortza

Klaustroa

RR Maialen Lujanbiok sortu eta garatutako errezitaldi baten titulu orokorra da. Aurten aurkeztu duen aldaera, seigarrena, RR_6_erre(AH)ala deitu du.

RR hitzen performantzea da, funtsean. Hitzen, hotsen, soinuen eta formen arteko esanahi jolas baten emaitza mutatzailea. Inguruko eta garaiko elementuak maneiatzen ditu eta kantuz, hitz lauz eta irudi bidez ematen. San Telmokoa Memoriaren basoak erakusketaren baitako jarduna denez, RR emanaldiaren aldaera berezitu bat izango da: RR_memoria errea(AH)la titulupean.

Ezin bestela izan, memoriari, lehenari eta egungoari, botere modu desberdinei eta horietatik eratorritako zenbait problematika lekuko eta mundukoei aipamen egingo die RR-ren bertsio berezitu honek, modu plastiko eta poetikoan, hitzen gainean beti.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...