Hizkuntzak
Masustondoen patioa Vaivén Producciones
Oharra
Lan honen gaztelaniazko bertsioa martxoaren 14an estreinatuko da, dFeriaren baitan.
Isabelek hogei urte daramatza jaioterritik kilometro askotara bizitzen, familiatik, sustraietatik eta hazitokitik urrun. Ama, Amparo, gaixotu, eta Isabel etxera itzuliko da bere zaintzan laguntzeko, Candi ahizpak eta aitak arnasa hartzeko aukera izan dezaten, haiek baitira bertan bizi eta egunerokotasunaz arduratzen direnak. Bat-batean, etxea, usainak, soinuak, objektuak, argiak... Isabel eramango dute haurtzarora, nerabezarora, ametsetara, sustraietara, traumetara, sinesmenetara, ilusioetara, amodioetara... Oroitzapen fantastikoak, haurtzaroko oroitzapen guztiak bezala, izan zirenaren eta ustez izandakoaren artean nahasten direnak, nahiaren eta kontatutakoaren artekoak. Eta magia agertuko da, eta haurtxo batek negar egiten du amaren sabelean, itsu batek koloreak eta musika ikusiko ditu. Haurrak Dohainarekin jaioko dira, lehenengo maitasunak arropa garbiaren usaina du, ohitura txarrak ozpinarekin joaten dira, eta beti bezala, dena argiz eta itzalez betetzen da.
Oroitzapenak orainarekin lotzen dira, eta Isabelek inguru hori orain nolakoa den aurrez-aurre ikusiko du, alegia… bere gurasoak, ahizpak, bera, etxea, kalea, gaixotasuna, familia...
Interpreteak: Sara Cozar/Sandra Ferrús, Martxelo Rubio, Aizpea Goenaga, Dorleta Urretabizkaia/Vito Rogado, Ana Pimenta/Olatz Beobide. Testua, zuzendaritza: Sandra Ferrús. Itzulpena: Aizpea Goenaga. Zuzendari laguntzailea: Kepa Errasti. Zuzendaritzan laguntza: Concha Delgado. Musika: Iñaki Salvador Gune eszenikoa, jantziak: Elisa Sanz. Argien diseinua: David Alcorta. Diseinu grafikoa: Javi Alonso. Ikusentzunezko diseinua: Gheada estudio audiovisual Ezkoizpen zuzendaritza: Ana Pimenta. Ekoizpen exekutiboa: Monika Zumeta. Argazkiak: Manix Diaz de Rada. Zuzendaritza teknikoa: Iñigo Lacasa. Administrazioa: Izaskun Imizkoz. Grafika: Antza Comunicación Gráfica