Web mapa
Hizkuntzak
Antzerkia Antzerkia dFERIA

Iragandako ekitaldia

Antzoki Zaharra

18 € / 15 € (aurresalmenta: 16 € - 14 €)

Hizkuntza: gaztelania
80 minutu

 El patio de las moreras-en irudia dFERIA

Oharra

Lan honen euskerazko bertsioa martxoaren 15a eta 16an antzeztuko da.

Isabelek hogei urte daramatza jaioterritik kilometro askotara bizitzen, familiatik, sustraietatik eta hazitokitik urrun. Ama, Amparo, gaixotu, eta Isabel etxera itzuliko da bere zaintzan laguntzeko, Candi ahizpak eta aitak arnasa hartzeko aukera izan dezaten, haiek baitira bertan bizi eta egunerokotasunaz arduratzen direnak. Bat-batean, etxea, usainak, soinuak, objektuak, argiak... Isabel eramango dute haurtzarora, nerabezarora, ametsetara, sustraietara, traumetara, sinesmenetara, ilusioetara, amodioetara... Oroitzapen fantastikoak, haurtzaroko oroitzapen guztiak bezala, izan zirenaren eta ustez izandakoaren artean nahasten direnak, nahiaren eta kontatutakoaren artekoak. Eta magia agertuko da, eta haurtxo batek negar egiten du amaren sabelean, itsu batek koloreak eta musika ikusiko ditu. Haurrak Dohainarekin jaioko dira, lehenengo maitasunak arropa garbiaren usaina du, ohitura txarrak ozpinarekin joaten dira, eta beti bezala, dena argiz eta itzalez betetzen da.

Iraganak aukera ematen digu oraina ulertzeko eta hitz egiten, entzuten, adierazten, barkatzen, askatzen ikastearen garrantzia konprenitzeko...

Interpreteak: Sara Cozar/Sandra Ferrús, Martxelo Rubio, Aizpea Goenaga, Dorleta Urretabizkaia/Vito Rogado, Ana Pimenta/Olatz Beobide. Testua, zuzendaritza: Sandra Ferrús. Itzulpena: Aizpea Goenaga. Zuzendari laguntzailea: Kepa Errasti. Zuzendaritzan laguntza: Concha Delgado. Musika: Iñaki Salvador. Gitarra: Angel Unzu. Gune eszenikoa, jantziak: Elisa Sanz. Argien diseinua:  David Alcorta. Diseinu grafikoa: Javi Alonso. Ikusentzunezko diseinua: Gheada estudio audiovisual. Ekoizpen zuzendaritza: Ana Pimenta. Ekoizpen exekutiboa: Monika Zumeta. Argazkiak: Manix Diaz de Rada. Zuzendaritza teknikoa: Iñigo Lacasa.  Administrazioa: Izaskun Imizkoz. Grafika: Antza Comunicación Gráfica.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...