Web mapa
Hizkuntzak
Haurrak Haurrak Haur antzerkia

2026 abenduak 28 • 17:00

Ernest Lluch K.E.

Hizkuntza: euskara

Magiklown funtzioko aktoreak kartekin magia egiten

Oharra

Gonbidapenak egunean bertan, 11:00etatik aurrera, eskuratu ahal izango dira webgunean (ekitaldi honen fitxan automatikoki azalduko den erreserbatzeko botoiaren bidez) eta Ernest Lluch Kultur Etxean. 4 gonbidapen gehienez pertsona bakoitzeko.

Erre Produkzioak-ek Magiklown haur antzezlana taularatuko du Gabonak Zuretzat programaren baitan.

Magiklown ikuskizun dibertigarria da, magia eta pailazoak nahasten dituena. Sebastian Dunkerke eta Panaiotis Fassoulas neska-mutilak harritzeko prestatu duten ikuskizuna aurrera ateratzen saiatuko dira. Baina patuak egun horretan ezer ez ateratzea nahiko du.

Hainbat haur boluntarioen laguntzarekin, hainbat magia trikimailu egingo dituzte: kartekin, sokarekin, eskapismoarekin, suarekin... Haurrek ez dute sinetsiko azti jator horiek nahi gabe ere zer lortzeko gai izango diren.

Adina: + 4 urte.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...