Web mapa
Hizkuntzak
Zinema Zinema

Iragandako ekitaldia

Victoria Eugenia Antzokia

6

Hizkuntza: gaztelania
96 minutu

Los Xey. Una historia de película

Zuzendaritza: Eneko Olasagati. Zuzendarikidetza eta ekoizpena: David Berraondo. Gidoia: Eneko Olasagasti, David Berraondo. Ekoizpena: Sincro (Donostia), Huapanguero Volador Films (Mexico), 80 Mundos (Argentina).

Eneko Olasagastik eta David Berraondok idatzi eta zuzendu dute filma, eta Sincro-k (Donostia), Huapanguero Volador Films-ek (Mexiko) eta 80 Mundos-ek (Argentina) ekoiztu dute. Xabin Olaskoagak eta Xipri Larrañagak idatzitako Memorias de Los Xeytik eta Pepito Yanci soinujolearen oroitzapenen kutxan (Lesakako familia etxean gordea) eta Txomin Arrasateren familiaren Mexikoko maletan aurkitutako informazio ugaritik abiatuta bidaiatuko gara haien unibertsoan barrena.

Ez da erraza talde donostiarrak, 1940an sortu zenetik 1961ean desegin zen arte, musikaren arloan eta bizitzan egin zuten ibilbidea gaur egungo ikuspegitik aztertzea. Los Xey munduko musika talderik ospetsuenetako bat izan zen. Espainian, Argentinan eta Estatu Batuetan, Uruguai, Txile, Peru, Mexiko, Puerto Rico eta Kubatik igaroz, aztarna ezabaezina utzi zuten hainbat belaunalditan.

Irratian zuzeneko showak eskaintzen ziren garai batean, eta telebista oraindik agertu ez zenean, antzoki, kabaret eta irrati guztiek eskatu ohi zituzten taldearen emanaldiak. Hala, izar bihurtu ziren, Amerikako kontinenteko ahots distiratsuenekin zuzenean lehian; bederatzi urtez biran egon ziren; Mexikoko telebista inauguratu zuten, eta arrakasta lortu zuten Broadwayn, film eta grabazio ugaritan parte hartzeaz gain.

Dokumental hau haien oroitzapena XXI. mendean berreskuratzeko saio bat da, beren senide, musikan aditu eta egungo homologo Golden Apple Quartet-eko kideen eskutik. Izan ere, haiei eskainitako omenaldi bat da hauen oraingo ikuskizuna.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...