Web mapa
Hizkuntzak
Zinema Zinema Nosferatu

Iragandako ekitaldia

Tabakalera

4 €

Hizkuntza: gaztelania
68 minutu

La ciudad perdida
  • Espainia-Italia.
  • Zuzendaritza: Margarita Alexandre, Rafael Torrecilla.
  • Ekoizpena: Nervión Films, Pico Films.
  • Gidoia: Margarita Alexandre, Rafael Torrecilla eta José Luis Barbero, Mercedes Formicaren eleberrian oinarriturik.
  • Argazkia: Renato del Frate.
  • Musika: Miguel Asins Arbó.
  • Muntaketa: Mercedes Alonso.
  • Aktoreak: Cosetta Greco, Fausto Tozzi, María Dolores Pradera, Félix Dafauce, Manolo Morán, Nani Fernández.

Rafa, Gerra Zibileko errepublikar erbesteratua, bere jaioterrira bueltatzen da Francoren erregimenaren aurkako ekintza bat aurrera eramateko. Misioak huts egin du eta ihes egin ahal izateko goi-klaseko emakume bat bahitzen du. Margarita Alexandrek, bere senarrarekin batera, hiru film zuzendu eta ekoitzi zituen: Cristo (1953) arte erlijiosoari buruzko dokumentala; zentsurak mutilatutako polizia-film hau; eta La gata (1955), Aurora Bautistarekin. Lau urte geroago Kubara joan ziren, eta han Tomás Gutiérrez Alea eta Sara Gómezekin lan egin zuen; hori, ordea, beste istorio bat da.

ZIKLOA: Klasikoak, modernoak eta bitxiak. Zinemaren istorio feministak

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...