Web mapa
Hizkuntzak
Zinema Zinema Fantasiazko eta Beldurrezko Zinema

Iragandako ekitaldia

Tabakalera

4 €

Hizkuntza: japoniera
Azpitituluak: euskara, ingelesa
161 minutu

Kwaidan pelikulako irudi bat Fantasiazko eta Beldurrezko Zinema © 1965 Toho Co., Ltd
  • Japonia.
  • Zuzendaritza: Masaki Kobayashi.
  • Ekoizpena: Shigeru Wakatsuki / Toho.
  • Gidoia: Yoko Mizuki.
  • Argazkia: Yoshio Miyajima.
  • Musika: Toru Takemitsu.
  • Muntaketa: Hishashi Sagara.
  • Aktoreak: Rentaro Mikuni, Michiyo Aratama, Misako Watanabe, Tatsuya Nakadai, Keiko Kishi, Katsuo Nakamura, Tetsuro Tanba, Takashi Shimura, Kanemon Nakamura, Osamu Takizawa, Haruko Sugimura, Ganjiro Nakamura, Noboru Nakaya.

Lafcadio Hearn (1850-1904) greko-irlandarrak idatzitako beldurrezko lau istorioren moldaketa zinematografikoa. Hearn 1890ean iritsi zen Japoniara ingeleseko irakasle gisa. Bertan, atxikimendu handia sentitu zuen kultura japoniarrarekiko eta bertako ezaugarri nazionalekiko. Izan ere, bertakotu eta Yakumo Koizumi izena hartu zuen. Masaki Kobayashiren koloretako lehen filma izan zen; folklore japoniarra eta naturaz gaindikoa ospatu zituen hark, egungo beldurrezko zinemak ohituta gauzkan irudi esplizitu eta odoltsurik gabe. Bere xumetasunak eta edertasunak halo beldurgarri batez inguratzen dute filma. Hala, kultuzko pelikula bihurtu zen, eta ondorengo J-Horror filmetarako inspirazio-iturri.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...