Web mapa
Hizkuntzak
Antzerkia Antzerkia

Iragandako ekitaldia

Antzoki Zaharra

20 € / 15 €

Hizkuntza: gaztelania
minutu

 Juntos y revueltos antzezlanaren irudi bat

Gurutze Beitia eta Gorka Aginagalde hainbestetan igo dira agertokira elkarrekin, bien artean dagoen kimika besaulki-patiotik sumatzen dela eta barre algara berez sortzen dela. Oraingoan umorezko ikuskizun bat aurkeztuko digute, stand up comedy estiloko bakarrizketez osatutakoa; gizon komiko bat, emakume komiko bat eta publikoa.

Ikuskizun honetan bakoitzak bere gauzez, ezagutzen duenaz, ikusten duenaz, sumatzen duenaz, komentatzen denaz, dakienaz, ideiarik ere ez duenaz... hitz egiten du, asko hitz egin ere. Eta ondorio batzuetara ere iristen dira.

Une horretan bakarrizketa elkarrizketa bihurtzen da, bakoitzak gure iritziak ditugulako, baina hobe da iritzi horiek kontrastatzea, mahai gainean jartzea eta aztertzea, benetan nortzuk –gizonak ala emakumeak– dauden oker, edo nortzuk daukaten arrazoia ikusteko. Agian, bakoitzak bere bertsioa du eta guztiak dira baliozkoak. Entzun, pentsatu, hitz egin, eztabaidatu, dantzatu, abestu, oihukatu, negar egin. Baina barre egin, elkar ukitu, igurtzi, besarkatu, musu eman, elkar maitatu... Bizi! Ausartu!... baina nahastuta

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...