Web mapa
Hizkuntzak
Zinema Zinema Fantasiazko eta Beldurrezko Zinema

2026 urriak 30 • 23:00

Antzoki Zaharra

7,50 €

Hizkuntza: japoniera
Azpitituluak: gaztelania
193 minutu

HotSpring SharkAttack 2 pelikulako irudi bat Fantasiazko eta Beldurrezko Zinema HotSpring SharkAttack 2

Never After Dark (2026). Japonia. 105 min

Austinen SXSWn Publikoaren Saria irabazi zuen. Bruselako BIFFFn film onenaren Urrezko Belea lortu zuen, eta Stephen Kingek harrigarritzat eta asaldagarritzat jotzen du —nahiz eta badakigun nolakoa den: The Shining (1980) gorroto du...—. Zure amak hildakoak ikusten zituen. Eta atalasea beste bizitzarantz gurutzatzen laguntzen zien. Zure arreba hilda dago, baina elkarrekin bidaiatzen ari zarete. Zu, jakina, mediuma zara, iragarlea, bizidunen eta hildakoen arteko bideratzailea. Ez zenekiena da, Schrödingerren katuari gertatzen zaion bezala, badirela serieko hiltzaileak (gureak uste du arima hortzetan ezkutatzen dela...), aldi berean bizirik eta hilda egon daitezkeenak. Hori da film honen puntu, puntada. Japonieraz hitz egiten duen eta Australiako misiolari mormoia izan zen estatubatuar zinemagile batek sinatutako film dotore, ilun eta pausatua.

  • Zuzendaritza: Dave Boyle
  • Aktoreak: Moeka Hoshi, Kurumi Inagaki, Kento Kaku, Mutsuo Yoshioka, Bokuzo Masana

+

HotSpring SharkAttack 2: Great Kyushu Showdown (2026). Japonia. 88 min

AAk, hain lagungarria bera, honela kontatzen digu: “Klonatutako marrazoen multzo handi bat ur termaletatik eta sumendietatik irteten da Kyushuko eskualdean, erabateko kaosa zabaltzera. Bigarren hezkuntzako ikasle batek eta borrokalari batek Yukuniko hiri turistikoa salbatu behar dute, soinu misteriotsu bat eta kantua erabiliz”. Ez dago gaizki. Estiloarekin ere ez dabil oker: “Tokusatsu (efektu berezi praktikoak eta Japoniako zinemako munstro klasikoen tankerako miniaturak) B seriearekin nahastuta”, baina ez daki zenbateraino maite dugun hemen Morito Inoue-san, kaijuen zinemako sensei berri gailena, eta xumea, etxean edo bainuetxeetan ibiltzeko modukoa. Moritori izugarri gustatzen zaizkio Jaws (1975), Shin Godzilla (2016) eta Shin Ultraman (2022), Arte Ederretan graduatua da, eta Japoniako eszena garaikidearekin lotzen da.

  • Zuzendaritza: Morito Inoue
  • Aktoreak: Ruka Shibata, Kiyofumi Kaneko, Masaki Naito, Takuya Fujimura, Yuko Nakanishi, Sumiya Shiina, Hiroki Yasumoto

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...