Web mapa
Hizkuntzak
Haurrak Haurrak Liburuaren Nazioarteko Eguna 2024

Iragandako ekitaldia

Aiete K.E.

Hizkuntza: euskara
60 minutu

hazia didau antzerkia

Kalak, barraskiloak ahoan zeraman hazi txikia taupadaka ikusi zuenean, honen atzetik joateko beharra sentitu zuen; berdea non jaiotzen den eta itsasoa non ikusten den lekura; eguzkiak berotu eta elurra egiten duen ingurura; hazi txikia ernetuko den horretara…

“Logura gabeko” hiri grisa atzean utzi, eta poliki poliki, presarik gabe, barraskiloen abiadura makalean, bidaia hasiko dute. Beraien aurrean hizadi bizi, indartsu, atsegin eta eztia azalduko da, eta Kalak orduan ulertuko du, hainbestetan irudikatu eta amestu duen leku ezezagun horretarainoko bidaiak ez duela itzulerarik.

Abentura handi baten istorio txikia.

Informazio gehiago: Didau Antzerki Faktoria.

Oharra

Gonbidapenak: kultur etxean bertan banatuko dira emanaldiaren egun berean 16:30ean, edukiera bete arte.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...