Hizkuntzak
Pailazo Txirri, Mirri eta Txiribiton
Txirri, Mirri eta Txiribitonek pailazoak direla ospatu nahi dute, Kixki, Mixki eta Kaxkamelon izenez duela 50 urte hasi baitziren. Pailazoa, klowna, zirkoan sortu zela diote askok, zoriz, gainera, eta barrea eragiten duen figura izan da. Horixe aldarrikatu nahi dute ikuskizun honetan. Xelebrekeriez gain, taldearen abesti ezagun batzuk eta ez hain ezagunak abestuko dituzte Paristik Natorren, Txirri, Mirri eta Txiribiton, Altza Pelipe, eta abar.
Sorkuntza: Peru eta Kattalin Ansorena. Aktoreak: Juan Manuel Zaldua eta Peru eta Kattalin Ansorena. Soinu eta argi teknikaria: Jokin Garmendia. Jantziak: Silvia Baltasar. Jantzien Arduraduna: Ana Legarra. Ekoizpena: Kattalin Ansorena.
Informazio gehiago: Txirri, Mirri eta Txiribiton.