Hizkuntzak
Guerra, las mujeres sin historia Zenayda Serrano, Nur Alhaddad, Carol Peñuela, Gurutze Aizpurua
Intxaurrondoko Emakumeen XXXVIII. Astearen barruan, Zenayda Serrano (El Salvador), Nur Alhaddad (Gaza-Palestina), Carol Peñuela (Kolonbia) eta Gurutze Aizpuruak (Euskadi) osatutako mahai-ingurua emakumea eta gerraren inguruan. Eva Monente kazetaria arituko da moderatzaile lanetan.
Zenayda Serrano duela 25 urtez Pacific Rim eta OceanaGold meatze-enpresen aurka borrokatu duen erakunde komunitario bateko kide da. Enpresa horiei nazioarteko demanda bat irabazi zieten World Banken aurrean, eta horri esker metal-meatzaritza debekatzea lortu zen El Salvadoren. Gaur egun, erbestean bizi da, Euskal Herrian, herrialdean meatzaritza berraktibatu delako —Nayib Bukelek eta bere erregimenak bultzatuta—, eta horren ondorioz ingurumen-aktibistek jasaten duten jazarpenagatik.
Nur Alhaddad Teknologia, sormena eta hausnarketa sozialaren elkargunean lan egiten duen software, artista eta musika ingeniaria. Bere ibilbide pertsonal eta profesionalaren ondorioz, genozidioak eguneroko bizitza, memoria eta identitatea, batez ere emakumeen artean nola eraldatzen dituen landu du.
Carol Peñuela Ajala La Necia Kolonbiako ekintzaile eta edu-komunikatzailea, genero eta ikasketa politikoetan espezializatua. Esperientzia profesional zabala du, bai militantzia politikoan, bai bakearen eraikuntzarako eta gatazken trataera ez-bortitzerako hezkuntza herrikoian, betiere genero-ikuspegitik eta jakintzen arteko elkarrizketatik abiatuta.
Gurutze Aizpurua Falcón Mundu Bakean ekimeneko Lankidetza eta Laguntza Humanitarioko arduraduna da, eta 25 urte baino gehiagoko esperientzia du nazioarteko GGKEetan. Genero eta Garapen masterra du, eta Guatemalan lan egin eta bizi izan da gatazka armatuaren ondoren hainbat proiektu gauzatuz. Halaber, egiturazko indarkeriaren beste testuinguru batzuk ere bertatik bertara ezagutu ditu, hala nola Kongoko Errepublika Demokratikoa edo Hego Sudan, besteak beste. Gaur egun, Guatemalan eta Senegalen migrazio behartuei lotutako prozesuak laguntzen ditu. Jardunaldi honetan bere ikuspegi feminista eta giza eskubideetan oinarritutako ikuspegia eskainiko du.
Antolatzailea
Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...
-
Feminismo y globalización: imaginarios, debates y agendas Luisa Posada, Rosa Cobo
ekainak 4
Pentsamendua eta gogoeta
-
Necesidad de cambios en el modelo de gobernanza europea Mariola Urrea
Aldaketak
ekainak 10
Pentsamendua eta gogoeta
-
El mundo del trabajo en el País Vasco Rafael Ruzafa, José Antonio Pérez, Jon Aldabaldetreku
ekainak 11
Pentsamendua eta gogoeta
