Web mapa
Hizkuntzak
Antzerkia Antzerkia

Iragandako ekitaldia

Imanol Larzabal Aretoa (Lugaritz)

10 €

Hizkuntza: gaztelania
75 minutu

¡Guapa! antzezlanaren irudi bat

XX. mendearen hasieran, fenomenoen ikuskizunek arrakasta handia izan zuten. Ikusleek ordaindu egiten zuten munstrozko izakiak ikusteagatik.

Orain izaki horietako bat, Mary, zeinari "munduko emakumerik itsusiena" eta emakume bizarduna deitzen baitzioten, agertokira igotzen da, bere istorioa kontatzera; barre egin, gozatu, eta desioak eta grinak zituzten emakumeak zirela ezagutaraztera.

Pertsonaia historikoak, pertsona arrotzak eta antzezle berak hitza hartzen ari dira edertasunaz, agerikoaz eta ezkutukoa hitz egiteko. Ikusten ez den edertasunari buruzko ikuskizuna, pertsonak ikusi gabe begiratzen dituzten pertsonei buruzkoa, ezberdintasunari eta berdintasunari buruzkoa.

Antzezleak: Begoña Martín Treviño eta Raúl Camino. Testua: Raúl Camino. Zuzendaritza: El mono habitado.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...