Hizkuntzak
Gailu Aixkiriak elkartu
Gailuk Aixkiriak elkartu deituriko bosgarren diskoa aurkeztuko du Intxaurrondo Kultur Etxean.
Gailu, BAP!!, Inoren Ero Ni, Anari, El Hombre Burbuja eta Negu Gorriak bezalako proiektuetan parte hartu duten musikarien taldea da.
Baxuaren eta bateriaren oinarri erritmikoaren sinpletasunarekin jolastuz, punk, hardcore, post-hardcore, eskola zaharreko hip hop, dub poetry, spoken word eta musika beltza eta elektronikoa jariatzen hasi ziren zentzurik zabalenean (drum & bass, jungle, trip-hop).
2025eko irailean Bizi eta ixo!! laugarren albuma kaleratu zuten. 2026ko otsailean, Hodei Esteban Zarauzko eskarmentu handiko musikaria (Occhi Di Farfalla, Erantzun, Estricalla...) batu zitzaien baxu-jotzaile gisa.
Bizi eta ixo!! biraren amaieran, disko berria, Aixkiriak Elkartu, grabatu dute. Beste behin, Garate estudioan, Martxel Arkarazoren gidaritzapean. Gailuren ibilbideari hasiera eman zion diskoarekin bezala, zortzi kantuz osatutako lan hau ere kolaborazioz josia dago.
Mikel Txopeitia (bateria, perkusioa), Okene Abrego (ahotsa, tronpeta), Mariano Hurtado (kontrabaxua, gitarra), Hodei Esteban (baxua), Drake (gitarra)
