Hizkuntzak
Mr Luken
Mr Lukenek zuzeneko kontzertua emango du hainbat kolaboratzailerekin batera Intxaurrondo Kultur Etxean.
Luken Saenz Azurmendi, Mr. Luken izen artistikoarekin ezaguna, estilo bakar batean mugatzeari uko egiten dion artista gaztea da. Bere musikaren ezaugarri nagusietako bat aldakortasuna da: erritmo, melodia eta sonoritate desberdinak uztartzen ditu, balada lasai eta intimista batetik elektrolatinoaren energia eta dantzagarritasunera naturaltasunez igaroz. Etengabeko bilaketa eta esperimentazioa dira bere proposamen artistikoaren oinarrietako batzuk. Abesti bakoitzari nortasun propioa emanez, Mr. Lukenek genero eta eragin desberdinak bereganatzen ditu, berezko soinua eraikittzeko helburuarekin.
Azken urtean bere zuzeneko ibildidea indartu du, Gipuzkoako hainbat agertokitan kontzertuak eskainiz eta bere musika publiko berriengana hurbilduz. Esperientzia horiek bere proiekttua sendotzeko eta zuzeneko proposamena garatzen jarraitzeko aukera eman diote.
Gaur egun, Mr. Luken abesti, kolaborazio eta proiektu berriak lantzen ari da, bere musika urrunago eramateko eta bere ibilbide artistikoan beste pauso bat emateko asmoz. Mr. Lukenentzat hau hasiera besterik ez da.
Luken Saenz (ahotsa), Ander Goenaga (DJa)
