Hizkuntzak
Eskailerapekoa Idoia Torregarai, Mirari Martiarena
Eskailerapekoa Herreran izango da Poltsiko Antzerki Jaialdiaren barruan.
Ardo ona eskatzeko era da eskailerapekoa eskatzea, eta ardo ona bezalaxe ondu dute Idoia Torregaraik eta Mirari Martiarenak euren laugarren bakarrizketa ikuskizuna. Elkarrekin oholtzan bakarrizketak egiten daramatzaten 8 urteetan ondu dira beraiek eta euren umore fina. Ardoa bezalaxe. Ibilbide horren hurrengo koxka da Eskailerapekoa.
Oraingoan ere eskailerapean, ezkutatua dauden gaiak, bizipenak, krisiak eta aukerak kontatuko dizkigute. Kritika eginez, deseraikiz eta nola ez, barre eginez!
Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...
-
Asesinato en el Orient Express (Agatha Christie) Juanjo Artero, Daniel González, Helena Font
abu 19 - abu 23
Antzerkia
