Hizkuntzak
Zientzialariak CASIOren eskutik
Iragandako ekitaldia

Zientzialariekin ilustratutako kalkulagailuak CASIOko Hezkuntza Dibisioaren ekimena dira, STEAM inguruneetan emakumezko erreferenteak emateko, genero-estereotipoak hautsiz.
60.000 kalkulagailu ilustratu baino gehiago ikasle eta irakasle espainiarren esku daude, jakingura sortuz eta zientzian emakumeen ezagutza sustatuz, gai zientifikoak aztertzeko tresna pedagogikoen bitartez.
Orain, Emakumeak Zientzian ekimenari esker ilustrazioez gozatzeko aukera izango dugu Intxaurrondon. Bertan, zientziaren eta artearen arteko loturaz gozatu ahal izango dugu, emakume ilustratzaileek egiten baitituzte zientzialarien irudiak.
Informazio gehiago: Erakusketaren irekiera ekitaldia eta 8. Emakumeak Zientzian jardunaldiak jai giroan hasiko dira (albistea).
Antolatzailea
Emakumeak Zientzian, Donostia Kultura