Web mapa
Hizkuntzak
+ Kultura + Kultura

Iragandako ekitaldia

Intxaurrondo K.E.

Hizkuntza: elebidun

Doan aretoa bete arte

Emakumeak Zientzian irekiera argazkia

Emakumeak Zientzian 2024 jai-giroan hasiko da. Bertan, Emakumeak Zientzian ekimenari atxikitako ikerketa-erakunde eta -zentroetan lan egiten duten emakume zientzialari eta teknologo guztiak omenduko dira, Zientzia Nesken Kontua dela ikusarazteko.

Ekitaldia Maitena Salinas kazetari eta aktoreak aurkeztuko du eta bere bakarrizketa batez gozatu ahal izango dugu. Bestalde, zientzia eta teknologia arloko sei pertsona protagonista duen bideo kanpaina aurkeztuko da, bizitza osoaz gozatu nahi duten profesionalen bizipenak eta ikuspegiak partekatuz. Honen harira, hainbat zientzialari eta teknologo igoko dira oholtzara hortaz eztabaidatzeko.

Ekitaldia musika giroan bukatuko dugu Ertzak abestiaren bertsio berezi batez gozatuz. Ekimen honen barruan, Zientzialariak Casioren eskutik erakusketa izango da ikusgai kultur etxean bertan.

Antolatzailea

Emakumeak Zientzian, Donostia Kultura

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...