Web mapa
Hizkuntzak
Erakusketak Erakusketak

2026 abe 22 - 2027 ots 27

Okendo K.E.

Hizkuntza: ele bitan

Uliako ur biltegia

Oharra

Liburutegiko ataria

Nola iritsi da ur edangarria Donostiako etxeetara historian zehar? Uraren historia Donostian hiriaren sorreratik erakusketak galdera honi erantzuten dio, Erdi Aroko hiribilduko putzu, aljibe eta iturburuetatik gaur egungo horniduraraino.

Morlansko ur-ekarpenak, XVII. mendean garatuak, hiriaren beharrak asetzeko urrats garrantzitsua ekarri zuen. XIX. mendeko hazkundearekin batera, hornidura zabaltzeko azpiegitura berriak behar izan ziren. Horien lekuko dira Uliako Soroborda eta Buskando ur-biltegiak, Donostiako ondare industrialaren parte.

Hamabi panelen bidez, irudi, plano eta dokumentuek uraren eta hiriaren arteko harremana erakusten dute. Erakusketak 1899ko Añarbeko lehen ur-ekarpena, 1919an Artikutzaren erosketa eta 1975eko Añarbeko urtegia ere gogoratuko ditu. Horrela, ura lortzeko ahalegin teknikoak, donostiarren eguneroko bizimodua eta ondare hidraulikoa zaintzearen garrantzia ezagutzeko aukera eskainiko du.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste erakusketa batzuk...