Hizkuntzak
10 urtez ereiten, loratzen eta indartzen Uliako Lore-Baratzak
Oharra
Liburutegiko ataria
Erakusketa honek argazki lehiaketa batera aurkeztutako argazkiak biltzen ditu, Uliako Lore-Baratzak proiektuaren 10. urteurrenaren aitzakia aprobetxatuz. Antzina udal haztegiek okupatzen zuten orubea, Uliako Mintegietako parkea, behin baino gehiagotan mehatxatu dute azken urteetan eraikitzearekin, eta hori eragotzi egin dute auzokideek eta, oro har, herritarrek.
2015ean finkatu zen bolondresek abiatutako baratze komunitarioaren proiektu hau, Uliako Lore-Baratzak. Baratzeak barazkiak landatzeko leku bat baino askoz gehiago egitea lortu du: elkartzeko eta komunitatea sortzeko leku bat. Proiektu honi esker, parkeak bere izaerari eutsi ahal izan dio.
Antolatzailea
Uliako Lore-Baratzak, Gipuzkoako Argazkilaritza Elkartea, Donostia Kultura
Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste erakusketa batzuk...
-
Modernitatea marraztu (1864-1968) Marrazkiak Fundación Mapfre eta San Telmo Museoaren bildumetan
eka 20 - ira 27
Erakusketak
