Web mapa
Hizkuntzak
Erakusketak Erakusketak

urt. 17 - ots. 28 2025

Intxaurrondo K.E.

Alvaro Ledesmaren Psikosia erakusketaren kartel zatia

Komisarioa: Gregorio Miragaya.

Otsailaren 14an, Álvaro Ledesmak gidatutako bisita. 18:30ean, gaztelaniaz.

Psicosis Álvaro Ledesmaren pintura-erakusketa zirraragarriena da, bere esentzia primitiboenaren basakeriatik hasi eta bere teknikarik errealistenaren garbiketara doana.

Bere jatorrian dagoen arte marjinala erabat baztertu gabe eta espresionismoa oinarri gisa zeharkatuz, bere borroka pertsonala egonkortasun emozionalari eustean datza da, bizitzari kementsu eutsiz, baina baita bere buruaren aurka borrokan dagoenaren zailtasunarekin ere.

Gero eta larriagoa den gizarte batean, non osasun mentaleko arazoak gero eta nabarmenagoak diren, Ledesmak erakusten digu hauei nola aurre egin, aurrean jartzen gaituen ispiluan geure burua ezagutuz.

Álvaro Ledesma (Errenteria, 1975) diziplina anitzeko artista da, eta askotariko alorretan egiten du lan, hala nola eskulturan, pinturan, argazkigintzan, literaturan, eszenografian, bideoan, zineman, antzerkian edo dantzan... Sormen-lanaren ikuspegi plastikotik abiatuta, hainbat proiektutan parte hartu du, hala nola antzerki-ikuskizunetan, poesia-errezitaldietan edo bideo-arte jaialdietan.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste erakusketa batzuk...