Web mapa
Hizkuntzak
Erakusketak Erakusketak Giza Eskubideen Zinemaldia

Iragandako ekitaldia

Aiete K.E.

Hizkuntza: ele bitan

Hiru mugak erakustetaren obra bat Giza Eskubideen Zinemaldia © Juan Luis Rod

Oharra

Erakusketa aretoa

Juan Luis Rod argazkilariaren eta José Naranjo kazetariaren lanean oinarritutakoa da Hiru Mugak erakusketa.

Hiru Mugak deitzen zaio Mali, Niger eta Burkina Faso artean kokatuta dagoen eskualdeari. Argazkilariaren eta kazetariaren lanak Sahel gatazka hobe ezagutzeko aukera emango dio publikoari. Sahel muturreko pobrezia eta kalteberatasuna dituen eskualdea da, eta gogor jasaten du klima-aldaketaren eragina. Testuinguru zail honetan, talde jihadistek landa-eremuetan sustraitzea lortu dute, batez ere, eta aurrera egiteko gai izan ez diren estatuei egiten diete kontra.

Jarduera osagarriak

Apirilaren 23an, bisita gidatuak: 11:00etan eta 12:30ean, gaztelaniaz. Izena aldez aurretik eman behar da: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko..

Apirilaren 23an, hitzaldia: Migraciones africanas, una mirada más allá de los cayucos. José Naranjo. Arrupe aretoa (Garibai kalea 19). 19:00etan, gaztelaniaz.

Ikusi ordutegia

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste erakusketa batzuk...