Web mapa
Hizkuntzak
Erakusketak Erakusketak

ira 2 - urr 3 2026

Ernest Lluch K.E.

Hizkuntza: ele bitan

Gernikak. Begiradak erakusketaren irudi bat

Oharra

0. solairua

Xanti Arrietaren piezek —eskultura, pintura, argazkigintza, zeramika eta bestelako teknikak uztartuz— eta Txema Ramirez de la Piscinak bildutako hainbat egileren testuek memoria, gerra eta giza sufrimenduaren inguruko hausnarketa kolektiboa osatzen dute. Gernikak. Begiradak ez da soilik iraganari buruzko erakusketa bat, gure erantzunari buruzko galdera zuzena ere bada.

Xanti Arrietaren Gernikak. Begiradak erakusketak Picassoren obra unibertsala abiapuntu hartzen du gaur egungo gatazka eta indarkeriei begiratzeko. Gernikako bonbardaketatik gaur arte, munduak zenbat eta zenbat “Gernika” bizi izan dituen gogorarazten digu erakusketak: Malaga-Almeria, Hiroshima, Dresde, Gaza… Iraganeko irudiak eta gaurko oihartzunak gurutzatuz, ikuslea deseroso sentiarazi nahi duen esperientzia proposatzen du, begirada pasiboa zalantzan jarriz.

Testuak: Nerea Ibarzabal Salegi, Eñaut Elorrieta Larruzea, Castillo Suarez Garcia, Patxi Ibarzabal Ansola, Maite Aristegi Larrañaga, Amets Arzallus Antia, Onintza Enbeita Maguregi, Martxelo Otamendi Egiguren, Kirmen Uribe Urbieta eta Txema Ramirez de la Piscina Martinez.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste erakusketa batzuk...