Hizkuntzak
Donostiako txokoak Galarzaren postaletan
Oharra
1. solairua
Donostiako txokoak Galarzaren postaletan erakusketa honetan ikus daitezkeen irudiak San Telmo Museoko Galarza argazki funtsetik hartuak dira, Juan Jose Fernandezek eta Lola Horcajok aukeratuak.
Gregorio González Galarza argazkilaria eta bere semeak izan ziren Donostiako postalen editorerik garrantzitsuenak 1905 eta 1970eko hamarkaden artean, eta jatorrizko negatiboen bilduma garrantzi handiko artxibo dokumentala da, hiriaren bilakaera urbanistikoa eta soziala erakusten duena.
Ekainak 3 – Ekainak 24: Hegoaldeko zabalgunea, Hiribidearen eta Amara Berriren hegoaldean.
Ekainak 25 – Uztailak 16: Gros auzoa Kursaaleko zabalgunearekin.
Uztailak 17 – Abuztuak 25: Badia eta Kontxako eta Ondarretako hondartzak.
Abuztuak 26 – Irailak 29: Jolas-parkeak (Ulia, Martutene, Igeldo).
Irailak 30 – Urriak 20: Euskal motiboak eta eszenak.
Urriak 21 – Azaroak 24: Alde Zaharra, Loiola eta zabalgunea.
Azaroak 25 – Abenduak 31: Donostia desagertua.
