Hizkuntzak
Artea abian Mikel Escobales
Shao kao, 2019
Mikel Escobales (Arrasate, 1991) da Artea abian programaren hurrengo edizioan parte hartuko duen artista. Erakusketak bere ibilbidearen une desberdinetan egindako eskultura-piezen multzo bat aurkeztuko du, eta, ziurrenik, formatu aldakorreko argazkiak izango ditu, espazioarekin lotuta artikulatuak, etengabe aldatzen ari den leku gisa.
Escobalesek zura, kristala, aluminioa, letoia edo irudiekin egin izan du lan hizkuntzaren eta errealitatearen arteko topaketak katalizatzeko.
Artea abian programaren bidez, Kutxa Fundazioak eta San Telmo Museoak beren ibilbide profesionalaren lehen urteetan dauden eta beren obraren aurkezpen monografikoari aurre egiteko esperientzia nahikoa duten artistei laguntza eskaini nahi diete.
Laborategia aretoan
