Hizkuntzak
El comisario Maigret Maigret tend un piège, 1958
Iragandako ekitaldia
4 €
Hizkuntza: frantsesa
Azpitituluak: gaztelania
118 minutu

- Frantzia-Italia.
- Zuzendaritza: Jean Delannoy.
- Ekoizpena: Intermondia Films, Jolly Films.
- Gidoia: Michel Audiard, Jean Delannoy eta Rodolphe-Maurice Arlaud, Georges Simenon-en Maigret tend un piège eleberrian oinarriturik.
- Argazkia: Louis Page.
- Musika: Paul Misraki.
- Muntaketa: Henri Taverna.
- Aktoreak: Jean Gabin, Annie Girardot, Olivier Hussenot, Jeanne Voitel, Lucienne Bogaert.
Maigret komisarioak emakumeen hiltzaile arriskutsu bati aurre egin behar dio. Ez dago loturarik biktimen artean, baina guztiek dituzte ezaugarri fisiko komun batzuk, eta modu berean hil dituzte. Emaitzarik lortu ez den hainbat galdeketa eta ikerketa egin ondoren, Maigretek kriminalaren benetako identitatea deskubritzeko plan arriskutsu bat proposatzen du. Georges Simenonek sortutako detektibearen pertsonaia Jean Gabinek antzezten duen hiru filmetatik lehena.
Antolatzailea
Laguntzailea