Hizkuntzak
1926-2026. Ehun urtez dantzan Arkaitz Añorgako Dantzariak
Oharra
Emanaldi honen sarrerarekin egun bereko Street Pole Dance (Victoria Eugenia Foyerra, 18:15) eta Otros Aires (Victoria Eugenia Kluba, 20:15) ikuskizun laburrak ikusteko aukera egongo da.
Arkaitz Añorgako Dantzariak taldeak 100 urte betetzen dituen honetan Sagar-dantza taularatuko du Iturritik jaialdian, Aita Donostiak eta R.M. Azkuek Baztanen bildutako sagar-dantzen doinu eta egiturarekin osatu zena, eta 1928an euskal folklorea nazioartean erakusteko Saski Naski ikuskizunerako prestatu zen koreografia.
Taldearen dantzatzeko modua eta nortasuna definitzen duten dantzekin osatuko da ikuskizunaren egitaraua: Ezpata-dantza, Agurra eta Soinu zaharrak. Gainera, Lapurdiko dantzetan, Oñatiko Corpus edo Besta Berriko dantzetan eta Zuberoako maskaradetan zehar bidaia proposatzen dute.
Zuzendaritza, koreografia: Joseba Astarbe, Egoitz Irazabalbeitia, Nerea Unanue (Argia Dantza Taldeko Juan Antonio Urbeltz eta Marian Arregiren zenbait pieza erabili eta egokitu dira). Dantzariak: Ainara Aizpurua, Jon Aleman, Ihintza Alkain, Andoni Alonso, Naroa Arotzena, Joseba Astarbe, Leire Ayensa, Natale Bueno, Leire Calavia, Ander Egaña, Eñaut Egaña, Izaskun Elizegi, Ander Erauntzetamurgil, Ihintza Garagartza, Maddi Garagartza, Beñat Gaston, Egoitz Irazabalbeitia, Irantzu Iribar, Amaia Izagirre, Anne Izagirre, Miren Izagirre, Malen Lopetegi, Aitor Marañon, Nora Melo, Erika Nuñez, Eider Olaizola, Nahia Olasagasti, Naiara Ollo, Elene Sorozabal, Irati Unanue, Maider Unanue, Nerea Unanue, Mikel Urdangarin, Irati Zaldua. Musika: Jota Aranburu, Enara Aranburu, Eñaut Aranburu, Oier Aranburu, Ketxu Marañon, Gari Otamendi, Lierni Otamendi, Kepa Otegi, Eneko Sierra, Edurne Soroa.
