Hizkuntzak
3 + 3 = 33 Verdini Dantza Taldea
2026 abenduak 3 • 18:00
Oharra
Gonbidapenak funtzio egunean banatuko dira antzokiko leihatilan, goizeko 11:30etik aurrera.
Verdini Dantza Taldeak bere obra berria aurkezten du, 3 + 3 = 33, batuketa ezinezko, poetiko eta sakon batetik sortutako proposamen eszenikoa. Pieza honetan emaitza ez da matematika konbentzionalaren ondoriozkoa: bi partek elkar topatzen dutenean ez dute zertan espero den emaitza eman. Batzuetan zerbait handiagoa, harrigarriagoa eta biziagoa sortzen dute.
3 + 3 = 33 lanak munduan egoteko modu desberdinen, erritmoen eta gorputzen arteko topaketa jorratzen du. Mugatzat jo ordez, desberdintasuna indar sortzaile gisa ikustea proposatzen digu lanak. Down sindromea duten pertsonek eta Down sindromerik gabekoek eszena partekatzen dute dantzatik, jokotik, presentziatik eta emoziotik abiatuta; amankomuneko hizkuntza bat eraikitzen dute, non keinu bakoitzak bere balioa baituen eta gorputz bakoitzak, bere egi propioa.
3 + 3 = 33 Verdini Dantza Taldearen formula sekretua da: gorputzaren matematika berri bat non pertsona bakoitzak bere erritmoan egiten du dantza eta, elkarrekin, zerbait handiagoa sortzen duen. Verdini Dantza Taldean, 3 + 3 ez da 6, 33 da. Izan ere, gorputzek elkarrekin topo egiten dutenean bizitza ez da batzen, biderkatu baizik.
Koreografia eta zuzendaritza: Isabel Verdini. Zuzendari laguntzaileak: Jesus Murua, Aizpea Múgica. Jantziak: Rosi Mirás. Dantzariak: Jon Alonso, Nerea Astarbe, Ainhoa Bakaikoa, Miriam Corrionero, María Isasti, Idoia Machimbarrena, Aitor Manterola, Ohiane Mateos, Aizpea Múgica, Nekane Prieto, Álex Santesteban, Isabel Verdini.
