Hizkuntzak
Doraemon. Animali planeta Doraemon: Nobita's Animal Planet, 1990
Doraemonek, Nobitak eta gainerako lagunek Animali Planetara egingo dute bidaia. Ingurumena asko zaintzen dute bertan, eta hondakinak birziklatzen dituzte. Bitxiena, baina, bertako bizilagunen itxura da: gizakion gorputza dute, baina animalien burua. Han direla, Txipo gaztea ezagutuko dute, erdi-mutiko erdi-txakurra, eta abentura berrian murgilduko dira: Animali Planeta arriskuan dago, estralurtar talde batek inbaditu egin nahi baititu eta bertako baliabide natural guztiak erabili, lurraldea erabat suntsituz.
Japonia
Zuzendaria: Tsutomu Shibayama
Informazio gehiago Filmaffinity webgunean: Doraemon. Animali planeta
