Web mapa
Hizkuntzak
Artea Artea 46. Fermin Leizaola Etnografia Jardunaldiak

Iragandako ekitaldia

San Telmo Museoa

Hizkuntza: gaztelania

La Navarra papelera del siglo XIX liburuaren azaleko xehetasuna

Hitzaldiaren izenburu osoa: La Navarra papelera del siglo XIX. Un caso singular: la historia de las fábricas de San Miguel y Pastaola a orillas del Río Larraun (1870-1896)

Izenburu bereko liburuaz arituko dira Marino Ayala Campinún eta Victor Placencia Mendia autoreak.

Bertan orain arte gehiegi ikertu gabe zegoen Nafarroako industrializazioko enklabe baten nondik norakoak kontatzen dizkigute: San Migel (Larraun harana) eta Pastaola (Imotz harana) paper-fabrikenak, hain zuzen ere. Ikerketa historiko xehe baten bidez, egileek industria horien testuinguru ekonomiko, sozial eta teknologikoa berreraikitzen dute liburu honetan, garai hartako fabrika-paisaian zuten garrantzia eta Nafarroako landa-ingurune horretan hartzen zuten tokia nabarmenduz.

Oharra

Hitzaldi hau streaming bidez eskainiko da

Laguntzailea

 

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...