Hizkuntzak
San Telmo Gaua
Iragandako ekitaldia
Irekiera berezia. Zabalik egongo dira, doako sarrerarekin, museoko eliza, klaustroa eta une honetan ikusgai dauden bi erakusketa nagusiak: batetik, Goya beltza, Motherwell beltza eta, bestetik, Modernitatea marraztu (1864-1968).
Aurtengo ekarpen berezia Fresco kultur elkartearen eskutik etorriko da; izan ere, klaustroa berariaz egun honetarako sortutako esku-hartze artistiko eta musikal baten agertoki bihurtuko dute.
San Telmo Gauean zabalik egongo diren bi erakusketetan oinarrituta, Xabier Zirikiain artistak eta Ander Pérez de Arenaza animatzaile, ilustratzaile eta artistak obra bat egingo dute zuzenean, gauean zehar forma hartuz joango dena. Esku-hartzea erakusketetako materialen, testuren eta koloreen unibertso bisualetik sortuko du zuzenean. Hala, bisitariek sorkuntza berria nola garatzen duen ikusi ahal izango dute denbora errealean.
Proposamen musikala Mario Azurzaren eskutik etorriko da, eta horretarako propio diseinatutako DJ saio bat eskainiko du. Hau ere aldi baterako erakusketetan inspiratuta egongo da. Saioa giro lasaiagoarekin hasiko da eta pixkanaka soinu eta erritmo dinamikoagoetarantz eboluzionatuko du gauak aurrera egin ahala.
DJ set-a Xabier Zirikiainek diseinatutako instalazio artistikoan integratuko da. Instalazioak DJaren kabina inguratuko du eta zuzeneko sorkuntzarako euskarri ere izango da, musikaren, ilustrazioaren eta espazioaren arteko etengabeko elkarrizketa sortuz.
Halaber, Dibujatolrato taldeko kide batzuk San Telmo Gauan izango dira eta in situ egindako marrazkietan islatuko dute arreta ematen dizkieten xehetasunak.
Horrez gain, taberna zerbitzua izango da.
