Hizkuntzak
Hotel Monbar, 40 años Jerónimo Ríos, Jon Mirena Landa, Ainara Esteran
Jerónimo Ríos, Jon Mirena Landa eta Ainara Esteranek Hotel Monbar, 40 años. Reflexiones entorno a la mayor masacre de los GAL hitzaldia eskainiko dute. Irailaren 25ean 40 urte beteko dira GALek Baionan Monbar hoteleko atentatua egin zuenetik. Erakunde terroristaren atentaturik odoltsuena da: 4 hildako eta zauritu bat.
Maitena Salinas kazetariak moderatutako hitzaldia Hotel Monbar,1985 erakusketarekin lotuta dago, eta bertan estatuak erabilitako indarkeriaren larritasunaz arituko dira, horren ondorioak salatzeko: giza eskubideen urraketa larriak, zuzenbide-estatuaren porrota eta demokraziaren kalitatea murriztea.
Halaber, indarkeria horren inguruan izan diren isiluneei eta ahanzturari buruz hausnartzeko gune bat ireki nahi da, baita memoria-betebeharrari eta bizikidetzarako duen balioari buruz hausnartzeko ere.
Hizlariak:
Jerónimo Ríos: Madrilgo Universidad Complutenseko Zientzia Politikoetan doktorea eta Rey Juan Carlos Unibertsitateko Humanitateetan doktorea. Gaur egun, irakasle laguntzaile doktorea da Madrilgo Universidad Complutenseko Zientzia Politiko eta Soziologiako Fakultatean.
Jon Mirena Landa: Zigor Zuzenbideko katedraduna Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Zuzenbide Fakultatean eta EHUko Giza Eskubideen eta Botere Publikoen UNESCO Katedrako zuzendaria.
Ainara Esteran: Egiari Zor elkarteko kidea
Moderatzailea: Maitena Salinas
Oharra
Gobidapenak Ernest Lluch Kultur Etxean banatuko dira, urriaren 1etik aurrera, 10:00etan hasita.
Antolatzailea
Laguntzailea
Donostia Kultura
Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...
-
Feminismo y globalización: imaginarios, debates y agendas Luisa Posada, Rosa Cobo
ekainak 4
Pentsamendua eta gogoeta
-
Necesidad de cambios en el modelo de gobernanza europea Mariola Urrea
Aldaketak
ekainak 10
Pentsamendua eta gogoeta
-
El mundo del trabajo en el País Vasco Rafael Ruzafa, José Antonio Pérez, Jon Aldabaldetreku
ekainak 11
Pentsamendua eta gogoeta
