Web mapa
Hizkuntzak
Erakusketak Erakusketak

Iragandako ekitaldia

Ernest Lluch K.E.

Hotel Monbar Fidel Raso

GALek aldarrikatu zuen atentatu odoltsuenaren 40. urteurrenean, 1985eko irailaren 25ean Baionako Hotel Monbarren izandako atentatua gogoratzeko erakusketa antolatu du Gogorak. Bertan, lau pertsona hil eta bat zauritu ziren.

Erakusketak erasoaren xehetasunak eta haren garrantzia jasotzen ditu, baita GALen ibilbidea ere; gure iragan traumatikoaren pasarte esanguratsu bat memoria kolektibora ekarri nahi du, estatu terrorismoa eta GALek eragindako legalitate demokratikoaren haustura salatzen ditu. Aldi berean, biktimen familien injustizia eta jasan zuten minaren zentzugabekeria aitortzen saiatzen da.

Inaugurazioa: irailaren 29an, 19:00etan.

Hitzaldia

Urriak 7:Hotel Monbar, 40 años Jerónimo Ríos, Jon Mirena Landa, Ainara Esteran.

Antolatzailea

Gogora

Laguntzailea

Donostia Kultura

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste erakusketa batzuk...