Web mapa
Hizkuntzak
Zinema Zinema Giza Eskubideen Zinemaldia

Iragandako ekitaldia

Victoria Eugenia Antzokia

5 €

Hizkuntza: hassaniera, ingelesa, gaztelania
Azpitituluak: gaztelania
108 minutu

DESERT PHOSfate Giza Eskubideen Zinemaldia

DESERT PHOSfate (2023). Mendebaldeko Sahara. 58 min

  • Zuzendaritza: Mohamed Sleiman Labat.
  • Ekoizpena: Motif Art Studio.
  • Ekoizpenkidetza: Pekka Niskanen.
  • Argazkia: Mohamed Sleiman Labat.
  • Musika: Mbarka Aggyn.
  • Muntaketa: Mohamed Sleiman Labat.
  • Ahotsa: Sulaiman Labat Abd.

Film esperimental honetan geruza ugariko narrazioak biltzen dira elkarri lotuta; fosfatoaren, harea partikulen, landareen, eta gizaki eta mineralen desplazamenduen gainekoak, eta baita saharar indigenen bizimodu nomaden galera ere. Gainera, erresilientzia komunitarioaren adierazpen sendoak planteatzen ditu baratzeen eta artearen bidez. Filma artista saharar batek egin du, zinea egiteko eta istorioak kontatzeko bere modua deskolonizatu nahian. Hala, helburu horrekin oinarritzen da bere komunitateko elementu eta narratibetan.

+

Taxibol (2023). Italia. 50 min

  • Zuzendaritza: Tommaso Santambrogio.
  • Ekoizpena: Ivan Casagrande Conti, Marco Malfi Chindemi, Tommaso Santambrogio / Rosso Film, Chiotto Film
  • Argazkia: Lorenzo Casadio Vannucci, Tommaso Santambrogio.
  • Muntaketa: Matteo Faccenda.

Kubako kaleetan zehar Lav Diaz Filipinetako zinema zuzendari ospetsua eta Gustavo Flecha bertako taxi gidaria doaz. Politikari, migrazioari, egoera sozialei eta maitasunari buruz hitz egiten dute, eta bi herrialdeetako bizitzaren erretratu historikoa sortzen duten istorio eta esperientzia oso pertsonalak kontatzen dituzte. Hizketaldi horretan, Lav Diazek Kubara egindako bidaiaren benetako arrazoia azalduko dio Gustavori: Juan Mijares Cruzen bila dabil, Marcos diktadorea erori ondoren Filipinetatik ihes egin zuen jeneralaren bila, justizia egiteko.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...