Web mapa
Hizkuntzak
Zinema Zinema Turistak eta auzotarrak: norena da gure hiria?

Iragandako ekitaldia

Ernest Lluch K.E.

Hizkuntza: jatorrizko hizkuntza
Azpitituluak: gaztelania
92 minutu

Citizen Jane dokumentalaren kartela

Matt Tyrnauer zuzendariaren Citizen Jane: Battle for the City (AEB) filmaren proiekzioa Manteo Bizirik elkartearekin batera hirigintza, gentrifikizioa eta etxebizitzaren auziari buruz eztabaida pizteko antolatutako zikloan. 

Proiekzioaren ondorengo solasaldian Víctor J. Aspe eta Álvaro E. Olaiz arkitektoek hartuko dute parte. Jane Jacobs-en obraren dibulgatzaile dira biak.

Dokumentalak New Yorkeko etorkizun arkitektonikoari buruz bi pertsonek mende erdiz izandako liskarra du ardatz. Alde batetik, Jane Jacobs, hirigintza gaietan aditua zen kazetaria. Bestetik, Robert Moses, handiki eta eraikitzailea.

Informazio gehiago: Turistak eta auzotarrak: norena da gure hiria? (albistea).

Antolatzailea

Manteo Bizirik

Laguntzailea

Donostia Kultura

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...